XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elordi basarriko ondakiñen oroipenez (1991)

1

Ibillaldi bat gaur egiteko
asmoz lendikan jarria,
txoko au aztertutzea baizan
nik nedukan egarria.

Nere odolaren sorleku ziñan,
Elordiko basarria,
teillatua lur joa daukazu,
baita ere armarria,
ondakiñetan arkitu zaitut,
kabi zar maitagarria.

2

Zuregan sortu ziran aientzat
izango ziñan berezi,
etxe ondoan bai omen ziran
udare, intxaur, gerezi
lau errotarri, lur-sailla nunai,
ez dakit zenbat erentzi;
ondorengoen zabarkeriz zu
ondamendiak irentsi,
Elordi maite, erantzun ori
zuk etzenduan merezi.